Iñaki Artolak eta Jokin Altunak jokatuko dute lau eta erdiko San Fermin finala

2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
PILOTA. Iñaki Artolak eta Jokin Altunak lau eta erdiko San Fermin torneoko euren enpresetako adarrak irabazi dituzte, eta elkarren aurka ariko dira finalean, uztailaren 7ko eguerdian, Iruñean. Artola atzo sailkatu zen, Barañainen (Nafarroa), Joanes Bakaikoari 22-9 irabazita. Bakaikoa hobeto hasi zen (6-8), baina hortik aurrera Artolak ez zion aukerarik eman. Alegiarrak aurrenekoz jokatuko du finala. Altuna, aldiz, herenegun gauean sailkatu zen, Sopelan (Bizkaia), Joseba Ezkurdiaren aurka irabazi ondoren (22-19). Altuna torneoko txapeldunorde izan da azken bi urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.