Baskoniak galdu egin du Joventuten kontra (92-99)

Titulurako final-laurdenetako kanporaketa maldan gora jarri zaie arabarrei, partida hasiera kaskar batek zamatuta

Baskoniako eta Joventuteko jokalariak, lehian, atzo. RAUL BOGAJO / FOKU.
2023ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. Edozein kanporaketan da garrantzitsua lehen partida irabaztea. Are gehiago neurketa hori etxean jokatuz gero, eta gehienez hiru partidara izanda. Bada, Baskoniari maldan gora jarri zaio titulurako lehia. Izan ere, atzo, final-laurdenetako lehen lehian, 92-99 galdu zuen Joventuten kontra Buesa Arenan. Horrenbestez, ezinbestean irabazi beharko du asteartean Badalonan, hirugarren partida behartu, eta denboraldia amaitu nahi ez badu. Ez du huts egiteko aukerarik

Joventuten nagusitasunaren seinale, Baskonia soilik lehen3-0ekoarekin egon zen aurretik atzoko neurketan. Joan Peñarroyak zuzentzen duen taldeari kosta egin zitzaion saskiratzeak lortzea, eta batez ere horiek erdiesteko aukera garbiak topatzea. Defentsan, berriz, intentsitate apur bat gehiago falta izan zitzaion. Hala, laurden hori hamabi puntu atzetik amaitu zuen: 16-28.

Hasiera txar hori ordaindu egin zuen Baskoniak. Kyle Guy eta Vladimir Brodziansky amesgaizto izan ziren arabarrentzat. 36 —tartean bederatzi hiruko—eta 21 puntu sartu zituzten, hurrenez hurren.

Atsedenaldian emaitza 39-48 izan zen, eta bisitariek ondo kudeatu zuten errenta hirugarren laurdenean. Izan ere, Baskonia ez zen gai izan partzial bat lortzeko. Azken laurdenean hamabi punturen errentari eman behar zioten buelta: 66-78. Adorea aterata, bostera ere jarri zirenlehia bukatzeko minutu pasatxo falta zenean, baina ez zuten partidari buelta ematea lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.