Finalerdietako joanekoa galdu du Bera Berak

2023ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bera Berak ezin izan zuen garaipenik lortu atzo Elxen. Bertan jokatu zuten donostiarrek finalerdietako joaneko partida, eta 28-27 galdu zuten. Kamuts hasi zuten partida Imanol Alvarezen jokalariek, eta lehen aldeak lortu zituen etxeko taldeak. 10-5 aurreratu zen Elx, eta 23-16 ere jarri ziren 45. minutuan. Une horretan erakutsi zuten donostiarrek benetako maila. Defentsan sendo eta kontraerasoak bilatuz min egin zuten, eta pixkanaka-pixkanaka gerturatu egin ziren markagailuan. Hiru minuturen faltan, gol bakarrera hurbildu zen Bera Bera, 26-25, eta, hamar segundo gelditzen zirenean, Cristina Poloniok berdinketaren gola sartu zuen. Azkar atera zuen, baina, etxeko taldeak, eta berehalakoan lortu zuen Elxek gola sartzea. 28-27 amaitu zen partida, eta Donostian erabakiko da kanporaketa.

Bestalde, maila mantentzeko lehian, Beti Onak-ek berdindu egin zuen Granollersen aurka (21-21), eta Zuazok, berriz, garaipena lortu zuen Sporting Riojaren zelaian: 26-27.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.