'Segoviako ihesa' filma, erakusketa baten ardatz

Imanol Uribe. FERNANDO VILLAR / EFE.
2021eko urriaren 2a
00:00
Entzun
ZINEMA. Atzo hasita, hilabete osoan egongo da ikusgai Donostiako Ernest Lluch kultur etxean Ihesaldi baten oroitzapenak. Segoviako ihesa-ren 40. urteurrena erakusketa. Imanol Uribek zuzendutako filma du oinarri mostrak, eta, besteak beste, Jesus Uriartek filmaketa lanetan egin zituen argazkiak biltzen ditu. «40 urte geroago, zinema proiektu bat baino gehiago izan zen une errepikaezin hura hobeto ulertzen» laguntzen dut erakusketak, Donostia Kulturak ohar bidez adierazi duenez. Angel Amigo filmeko gidoilariak eta Carlos Juarez Euskal Produktoreen Elkarteko presidenteak bultzatuta antolatu dute.

Erakusketan beste zenbait objektu ere badira: kartel eta gidoi originalak, filmatzean erabilitako klaketa, marrazkiak eta baita Donostiako Zinemaldian jasotako Fipresci saria ere.

Erakusketa zabaltzeko solasaldi bat egin zuten atzo filmean parte hartu zuten hainbat lagunek: Uribek, Amigok, Xabier Elorriaga aktoreak eta Amaia Zubiria musikariak. Gaur, berriz, filma emango dute Tabakaleran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.