Baionako 2024ko besten egutegia moldatuko dute, Olinpiar Jokoengatik

2023ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Parisko Olinpiar Jokoek Baionako besten egutegian eragingo dute. Udalak jakinarazi duenez, 2024ko bestak bi aste aurreratzea da asmoa; hau da, uztailaren 10etik 14ra bitarte egitea. Bestetako segurtasuna bermatzea jo dute horretarako argudiotzat. Izan ere, Olinpiar Jokoak uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitarte egingo dituzte, Parisen, eta Frantziako Barne Ministerioak Parisko eta inguruetako segurtasun dispositiboa indartuko du. Ondorioz, adierazi dute ministerioak ezingo lukeela bermatu azken urteetako agente kopurua Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.