Levante-Reala, Espainiako Superkopan

2020ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Realak badu aurkaria Espainiako Superkopako finalerdietan: Levante. Txapelketa estreinakoz jokatuko da, eta bertan aurreko ligako lehen hiru sailkatuak —Atletico Madril, Bartzelona eta Levante—eta Reala ariko dira, Espainiako Kopako txapeldun gisa.

Superkopa Salamancan jokatuko da, otsailaren 5etik 9ra. Hain zuzen ere, Realaren eta Levanteren arteko partidarekin abiatuko da txapelketa. Otsailaren 5ean izango da. «Finalerdi lehiatua eta polita izango da. Granadan bezala, partida batera edozer gerta daiteke», adierazi zuen atzo Nahikari Garcia Realeko jokalariak.

Egun bat geroago, otsailaren 6an, neurtuko dituzte indarrak beste finalerdian ligako bi talderik ahaltsuenek: Bartzelonak eta Atletico Madrilek. Finala otsailaren 9an jokatuko da.

Hain zuzen ere Realak Levanteren zelaian jokatu du bihar ligan. 18:30ean. Etxekoak hirugarren dira, 30 punturekin. Reala, berriz, bosgarren, 25ekin. Baina txuri-urdinek norgehiagoka bat gutxiago daukate jokatuta. Lehen itzuliko lehian hutsean berdindu zuten Zubietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.