'Don Giovanni', Bryan Ferry eta Wilco, Kursaalen

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
MUSIKA. Donostiako Kursaal Eszenak hamazortzi proposameneko programa prestatu du datorren urteko denboraldirako. Otsailaren 13an hasiko da egitaraua, Italiako Cappella Neapolitana taldeak eskainiko duen Marc'Antonio e Cleopatra serenatarekin. Otsailaren 21ean, berriz, Opus Liricak Mozarten Don Giovanni taularatuko du. Gero etorriko da Turingo RAIren Orkestra Sinfonikoa, otsailaren 22an; eta Norvegiako Irratiko Orkestrarena (apirilaren 29an) eta Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren On Kixote, maiatzaren 26an.

Musikak ere baditu beste emanaldi batzuk: Izarok, esaterako, martxoaren 21ean emango du kontzertua. Nazioartetik etorrita, Amaral arituko da apirilaren 18an; Zucchero, ekainaren 19an; Bryan Ferry, ekainaren 22an; eta Wilco, ekainaren 30ean. Egitarauko ekitaldi guztietarako sarrerak salgai daude atzo eguerditik.

Otsailaren 26an eta 27an, berriz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Maitasun epikoak emango die 10 eta 16 urte bitarteko ikasleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.