Bertozzi, Meldal eta Sharpless dira Kimikako Nobel saridunak

2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun
STOCKHOLM. Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless ikertzaileek irabazi dute Kimikako Nobel saria. Carolyn R. Bertozzi eta K. Barry Sharpless Ameriketako Estatu Batuetakoak dira, eta Morten Meldal, Danimarkakoa. Sharplessek eta Mendalek klik kimika izeneko eredu berriari bidea ireki diote, «non molekulekin eraikitako blokeek elkarrekin azkar eta modu eraginkorrean ahokatzen duten», azaldu du Stockholmeko Karolinska institutuak. Bertozzi ikerlariak, berriz, «orain arte ibili gabeko bideetara eraman du klik kimika, eta organismo bizidunekin erabiltzen hasi da», gehitu du institutuak. Bertozzik lortutako azken erreakzio horiek, bertzeak bertze, «minbiziaren kontrako tratamenduak bideratuagoak izaten laguntzen du», azaldu du Karolinska institutuak.

Kimikako Nobel saria izan da banatu den hirugarrena. Aste honetan jakinarazi dira Medikuntzako Nobel sariaren irabazlea —Svante Paabo suediarra— eta Fisikako Nobelaren irabazleak ere —Alain Aspect, John F. Caluser eta Anton Zeilinger—. Datozen egunetan jakinaraziko dira gainerakoak—literaturakoa, bakearen arlokoa eta ekonomiakoa—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.