Urrutikoetxea-Imaz eta Victor-Albisu, gaur, Mallabian

Aurrenekoak behetik gora ari dira, irabazi egin baitituzte azken bi partidak; bigarrenek bolada txarra eten berri dute

2017ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Mallabian hasiko da gaur Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldia. Asegarceko bikote bana ariko dira elkarren aurka: Urrutikoetxea-Imaz eta Victor-Albisu. Bi bikoteak konfiantzaz dira, irabazi egin baitzuten azken jardunaldian. Urrutikoetxea-Imazen kasuan, gainera, bigarren garaipena zuten jarraian. Larri hasi ondoren, pixkana-pixkana ari dira gora egiten. Hiru garaipen dituzte jada, Victor-Albisuk baino bat gutxiago. Bi bikoteak lehen itzuliko azken partidan izan ziren aurrez aurre, Tolosan (Gipuzkoa), eta Urrutikoetxea-Imaz nagusitu ziren, lehia parekatuan (22-18). Gaurkoa ere hala izatea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.