Giscard d'Estaing ikertuko dute sexu erasoengatik

2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
PARIS. Valery Giscard d'Estaing 1974tik 1981era Frantziako presidente izandakoaren aurkako ikerketa bat abiatu zuen atzo Parisko Fiskaltzak, Ann-Kathrin Stracke Alemaniako WDR kate publikoko kazetariak iragan martxoaren 10ean jarritako salaketaren harira.

Giscard d'Estaingek 94 urte ditu, eta Kontseilu Konstituzionaleko kidea da egun. Strackeren arabera, 2018ko abenduaren 18an egindako elkarrizketa baten ostean Frantziako presidente ohiak hiru aldiz jarri zion eskua bere ipurmasail batean.

«Pozik nago ministerio publikoak nire salaketa gorde duelako, eta ikerketa bat hastea erabaki duelako», adierazi zuen atzo kazetariak. Giscard d'Estaingek, aldiz, ez zuen adierazpenik egin. Salaketaren berri izan zutenean, Frantziako presidente ohiaren kabineteburu Olivier Revelek adierazi zuen bere bezeroak ez zuela hitzordu horretaz oroitzapenik gorde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.