Albistea entzun

Rojo 39. izan da, eta Salsamendik 90. amaitu du

Berria -

2022ko otsailak 12

OLINPIAR JOKOAK. Imanol Rojok atzo osatu zuen bere bigarren proba Pekingo Olinpiar Jokoetan: 39. izan da estilo klasikoko 15 kilometrokoan. Manex Salsamendi nafarrak ere parte hartu zuen proba berean, eta 90. izan da Brasilgo selekzioko 19 urteko kidea.

Rojok dotore ekin zion lasterketari, eta hirugarren kilometroan 19 segundo gehiago zuen liderraren aldean. 7,5. kilometroan, 18 segundora txikitu zuen aldea. Gero, ordea, hortik aurrera behera egin zuen Tolosakoak (Gipuzkoa), eta, azkenean, 41.24 minutuko denbora osatu du. Ontzat jo zuen proba: «Oso pozik nago. Ondo sentitu naiz 10. kilometroraino, baina hor amaitu zaizkit indarrak. Uste baino azkarrago hasi naiz; horrek erre egin nau pixka bat. Kontuan izan behar da ez dela nire distantziarik gustukoena, baina nire emaitzarik onena da, hala ere». Salsamendiren lana aztertuz gero, denbora honekin osatu ditu lanak: 50.35 minutu. Txapeldunak 12.40 minutu atera dizkio.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Oso garai politean bizi naiz orain; gozatzen ari naiz»

Julen Etxeberria

Hirugarrenez jarraian ordezkatuko du Mariezkurrena, eta hirugarrenez irabazi nahi du Peñarekin. Haren ustez, enpresari erakutsi dio «kontuan hartu» behar dutela.
Joseba Ezkurdia, pilota jotzen, azkeneko partidan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Ezkurdia-Martija eta Jaka-Aranguren aukerarik gabe gera daitezke asteburuan

Julen Etxeberria

Aspekoek hiru garaipenera dute kanporaketa, eta Baikokoek, laura. Nafarrek gaur jokatuko dute, Urrutikoetxea-Albisuren aurka, Zornotzan

Mathieu van der Poel eta Wout van Aert, lehian, Benidormen jokatutako Munduko Kopako proban. ©MORELL / EFE

Gaurtik igandera jokatuko da ziklo-kroseko Munduko Txapelketa

Eñaut Agirrebengoa

Gaurtik igandera jokatuko da ziklo-kroseko Munduko Txapelketa, Hoogerheiden (Herbehereak). Gizonezkoen proban, Van der Poelen eta Van Aerten arteko beste borroka handi bat espero da. Iazko txapelduna, Pidcock, ez da lehiatuko.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gozatzen dudalako jokatu izan dut beti, ez markak ezartzeko»

Beñat Mujika Telleria

Maria Españak urte asko daramatza Espainiako ligarik onenetan aritzen, eta kirol heldutasun betean dago. Bikain ari da denboraldi honetan. Kantxan erakusten duen lidergo bera erakusten du handik kanpo ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.