ESKUBALOIA. Bidasoa Europako Ligako final-zortzirenetan izango da, nahiz eta atzo galdu egin zuen HC Motorren kontra: 33-31. Ukrainako taldea azkena da multzoan, baina Jacobo Cuetararen taldeak ezin izan zuen etxetik kanpo izaten ari den emaitza bolada txarra eten.
Haatik, Eurofarmek eta Aguas Santasek galdu egin zuten, etahorri esker sailkatu egin da. Datorren astean Danimarkako Aarhus taldea hartuko du Bidasoak Artalekun, eta hor argituko da hirugarren edo laugarren lekuan amaituko duen multzoen fasea.
Bestalde Bera Berak ligako partida dauka gaur, Gijonen (20:00). Imanol Alvarezen taldeak sendo jarraitu nahi du lehen postuan. Europatik kanpo geratu ostean, Gijonek arreta osoa ligan jarriko du, Imanol Alvarezen arabera. «Kanporaketak jokatzeko postuetan finkatu nahiko dute, eta jaitsierakoetatik aldendu». Asteburuko partidan ez bezala, Alba Menendez kapitaina deialdian sartu du Alvarezek. «Baina ez bada oso beharrezkoa, ez du jokatuko».
Galdu arren, Europan aurrera egin du Bidasoak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu