Euriteak ondo etorriak izan direla adierazi du Remirezek

Euri premia bazegoela azpimarratu du Nafarroako Gobernuko presidenteordeak, baina kalteei adi dago

Uholdeak, igandean, Leitzan. JESUS DIGES / EFE.
2023ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
IRUĂ‘EA. Nafarroan euri jasa handiak bota zituen asteburuan; bereziki iparraldean, Baztanen eta Bortzirietan euri jasek uholdeak eragin zituzten zenbait tokitan, baina, suhiltzaileek eta bertako boluntarioek egindako lanari esker, ez zen aparteko kalterik izan. Horri buruzko azalpenak eman zituen atzo Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak, eta adierazi zuen euria oro harondo etorria izan dela, premia badagoelako. Dena den, euriteek eragin ditzaketen kalte pertsonalei eta azpiegituretan eragin ditzaketenei adi daude Nafarroako Gobernuan. Apirila bereziki lehorra izan da, eta euriak on egin du, baina adierazi zuen adi egongo direla aurreikuspenek diotenari.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak ere alerta laranja ezarri zuen larunbatean Urdazuri ibaiaren arroan. Euria zarra-zarra egin zuen larunbatean, baina, iganderako, urak bere onera etorrita zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.