Martin Villak ukatu egin du «genozidioa»

2020ko irailaren 5a
00:00
Entzun
MADRIL. Martin Villa diktadurako ministro ohiari deklarazioa hartu zion herenegun Maria Servini epaileak, saio telematiko baten bidez, Argentinako enbaxadaren egoitzan. Argentinan frankismoko krimenak ikertzeko abian duen auziaren barruan hartu zion deklarazioa. Martin Villak adierazi zuen errugabea dela, eta trantsizioaren rola goraipatu zuen: esan zuen trantsizioa «frankismoaren amaieraren eta demokraziaren arteko zubia» izan zela. Joan den abuztuaren 25ean, epaileari bidalitako gutun batean, Martin Villak ukatu egin zuen trantsizioan «genozidiorik» egon zela, eta ideia bera berretsi zuen epailearen aurrean. Trantsizioa «etaparik onenetako bat» izan zela adierazi zuen, eta «ezinezkoa» dela genozidiorik egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.