Albistea entzun

Sei aizkolari ariko dira bihar Donostian, Urrezko Kopa xede

Aurrez kanporaketa gainditutako kirolariek udako garaikur nagusia izango dute jokoan, 19:30ean
<b>Mikel Larrañaga, iaz, Urrezko Kopa irabazi berritan.</b>
Mikel Larrañaga, iaz, Urrezko Kopa irabazi berritan. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko abuztuak 14

AIZKORA. Sei aizkolarik balio handiko txapela jokatuko dute bihar arratsaldean Donostiako Trinitate Plazan (19:30). Urrezko Kopak toki berezia du herri kirolen udako egutegian; hura da onentsuenak biltzen dituen udaldiko lehia.

Historikoki, Euskal Herriko txapelketako bost onenek izan dute Aste Nagusian aritzeko lekua. Aurten, ordea, kanporaketa jokatu dute aizkolaritzako zatiketa tarteko.

Mikel Larrañaga nagusitu zen uztailaren 16an jokatutako sailkatze proban —azpeitiarra da Urrezko Kopako egungo txapelduna —. Harez gain, Atutxa II.a, Iker Vicente, Txikia IV.a eta Bihurri II.a ariko dira garaipenaren bila.

Haien artean, Atutxa II.a da Donostian gehien nagusitutakoa: lau bider. Vicentek bi aldiz irabazi du, eta Larrañagak behin, iazko sariketan. Gainontzeko sailkatuek ez dute garaipenik eskuratu. Sailkapen historikoan, Floren Nazabalek ditu garaipen gehien: bederatzi aldiz nagusitu da.

Urrezko Kopak lan jarraia bezain gogorra du ezaugarri nagusi. Aizkolariek hamalau kana-erdiko ebaki beharko dituzte bata bestearen atzetik. 54 ontzako enborrak dira. Lanak azkarren egiten dituena, txapeldun. Gaur-gaurkoz, Donato Larretxeak du probako markarik onena (27:17). 1995ean ezarritako langa da.

Zaila aurreikusten da hura haustea. Urrezko Kopara lan karga bertsuarekin ailegatuko dira aizkolari guztiak. Uda sasoia erakustaldi garaia izaten da aizkolarientzat, txapelketak hasi aurretik. Urrezko Kopako bost finalistetatik lau —Txikia IV.a, Larrañaga, Atutxa eta Vicente— Sunbillan (Nafarroa) aritu ziren atzo Ramon Latasaren oroimenezko sariketan. Atutxak eta Otañok osatutako bikotea nagusitu zen, 30.19ko denbora eginda.

Halaber, atzo jokatu ziren Urrezko Koparekin lotura estua duten Igeldoko eta Uliako harrien txapelketak, Donostian. Gizonezkoetan, Mikel Lopetegik irabazi zuen Igeldoko harriaren lehia, 134 kiloko harriari hamazazpi jasoaldi eginda. Lehen aldiz jokatu zuten Emakumezkoen Ulia Harriko Txapelketa. Hamar lagun aritu ziren lehian, eta Karmele Gisasola izan zen garaile, 70 kiloko harria hamasei aldiz jasota.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Tolosa eta Altuna gaurko partidaren une batean, Bilbon, Anoetakoaren lesioaren aurretik. ©Aritz Loiola / Foku

Tolosaren lesio bat tarteko, Elordik eta Zabaletak jokatuko dute finala

Paulo Ostolaza

19-15 irabazten ari zirela, zuntz haustura bat izan du Anoetako atzelariak. Neurketa bikaina egiten ari zen. Datorren igandean jokatuko dute finala Laso-Imazen aurka.

Eneko Otaño garaipena ospatzen, gaur, Azpeitian (Gipuzkoa). ©Idoia Zabaleta / Foku

Otaño nagusitu da Mugertzaren aurkako aizkora apustuan

Berria

Beizamakoak minutu bat baino gehiagoko aldea atera dio Mutrikukoari. 10.000 euro zeuden jokoan.

Lucas Egibar, ezkerretik hasita lehenengoa, pasa den astean Veysonnazen (Suitza). ©LAURENT GILLIERON / EFE

Lucas Egibar, munduko txapeldunorde

Berria

Laugarren egin du gaur, eta ezin izan dio Urrezko Globoko lehen postua kendu Martin Noerl alemaniarrari.

Baionako eta Paueko jokalariak, nor baino nor gehiago, atzo, Anoetan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Anoetan galdu du lehenengoa

Iñaki Berastegi

Baionak denboraldiko lehen partida galdu du etxean, Paueren kontra. Txuri-urdinen hamabostekoan lau euskal jokalari aritu dira. 38.646 zalek bete dituzte harmailak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...