Sindikatuek protestak egin dituzte osasun zentroetan

Osasun publikoaren «eraistea» salatzearekin batera, lan baldintza «duinak» eskatu dituzte lehen arretarako

2022ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Osasungintza Publikoaren Aldeko Plataformak deituta, sindikatuek protestak egin dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehen arretako zentroen aitzinean. SATSE, LAB, ELA, CCOO, UGT etaESK-k babestu dituzte mobilizazioak.

Osasun sistema publikoa defendatu dute sindikatuek, eta salatu dute azken hamarkadetako «eraistearen» ondorioak pairatzen ari direla egun. Hala, apirilaren 8rako antolatu duten greban parte hartzeko deia egin diete osasun langile guztiei.

Gaurko protestekin batera, sindikatuek jakinarazi dute Osakidetzako mahai sektorialetik altxatzea erabaki dutela. «Eduki jakinetan» aurrera egiteko «proposamen eta borondate falta» leporatu diote Osakidetzari, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari mintzatu zaizkio sindikatuak: «Osakidetza solaskide ona ez bada, lan hori egingo duen beste pertsona bat edo batzuk bilatzea planteatu beharko du Osasun Sailak, negoziazio kolektiborako eskubidea errespetatzeko helburuarekin».

Osasun Sailak, berriz, sindikatuei leporatu die negoziazioen porrota, ohar batean, eta langileei kalte egitea egotzi, «langileei eragiten dieten gaietan elkarrizketa eta akordioa eragozten duelako». Erran dute badutela modua sindikatuekin akordioak lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.