Andrazko euskal idazleez lehen ikerketa, Italian

Eider Rodriguez idazlea, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2021eko abuztuaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LITERATURA. Italian argitaratu da euskal emakume idazle garaikideen inguruko lehen azterlana, Veneziako Ca'Foscari Unibertsitatearen Rassegna Iberistica aldizkarian. Escrituras vascas de mujer izenburupean (Emakumezkoen euskal idazketak), Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Karmele Jaio, Leire Bilbao eta Maixa Zugastiren lanak ikertu ditu EHUko LAIDA taldeak, Jon Kortazarren zuzendaritzapean. EHUko hainbat ikerlarik hartu dute parte —hala nola Xabier Etxanizek eta Karla Fernandez de Ganboak—, baita atzerriko zenbaitek ere: Santiago Perez Isasik (Lisboako Unibertsitatea), Aiora Sampedrok (Salamancako Unibertsitatea, Espainia) eta David Colbert-Goicoak (Hegoaldeko Unibertsitatea, AEB), esaterako.

«Orain, emakume idazleak ahots desberdinak erakusten ari dira, eta literatur sistemaren erdigunean daude», Kortazarrek adierazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.