Justizia arloko langileek protesta egin dute Bilbon

Administrazio orokorreko gainontzeko langileekin parekatzeko eskatu dute; Jaurlaritzan elkartu dira

2023ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Justizia arloko langileekprotesta egin zuten atzoEusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean, LAB eta ELA sindikatuek deituta. Euren lan baldintzak administrazio orokorreko gainontzeko langileekin parekatzeko exijitu zuten. Apirilaren 17tik daude greban eta, Alex Agote ELAko ordezkariak azpimarratu duenez, «borrokatzeko gogoa» dute langileek: greba «masiboa» da.

Aldarrikapena ez da berria, Agoteren esanetan. 2012tik dabiltza eskaera horrekin. Izan ere, justizia administrazioko eta administrazio orokorreko langileen soldaten artean %13ko aldea dago; hots, 3.600 eta 4.600 euro artekoa. Genero indarkeriaz arduratzen diren epaitegietako langileentzako sari osagarri bat ere eskatu dute: «Eusko Jaurlaritzak 2021ean onartutako ekintza planean jasota dago, baina oraindik betetzeko zain».

Lorea Cabo LABeko ordezkariak gehitu du epaitegietako egoera «penagarria» izango dela grebak aurrera jarraitzen badu. «Uste dugu Eusko Jaurlaritzak ahalik eta lasterren eman beharko ligukeela erantzuna, gatazka amaitzeko». Cabok salatu du «bigarren mailako langile» moduan tratatzen dituztela, eta negoziazio mahai bat ahalik eta lasterren ezartzeko exijitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.