Kaden Groves nagusi Vueltako laugarren etapan

Kaden Groves. MANUEL BRUQUE / EFE.
2023ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Atzo jokatu zen Espainiako Vueltako laugarren etapa, eta Kaden Groves (Alpecin) izan zen azkarrena Tarragonako helmugan.4 kilometro gelditzen zirenean, eroriko arriskutsu bat gertatu zen tropelaren aurrealdean, baina sailkapen nagusian lehiatzeko asmoa daukaten txirrindularietatik bat bera ere ez zen lurrera erori.

Etapak ez zuen mendate handirik izan. Tropeleko azkarrenentzat egun aproposa zen, eta ez zuten hutsik egin. Maldan gora izan zen amaierako esprinta. Urrutitik jo zuen Sebastian Molanok (UAE), eta, tartea egin bazuen ere, luzeegia egin zitzaizkion azken metroak, eta Grovesek aurreratu zuen.

Taldeburu guztiak elkarrekin iritsi ziren helmugara, eta Remco Evenepoelek (Quick-Step) maillot gorriarekin jarraituko du. Bost segundora dauka Enric Mas (Movistar), hamabostera Lenny Martinez (FDJ) eta 31ra Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma). Gaurko etapa Burrianan amaituko da (Herrialde Katalanak).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.