Bengoetxea VI.a: «Aukera hau baliatu nahi dut»

2021eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
PILOTA. Bihar hasiko da Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia, Zornotzan (Bizkaia). Eta hasi, aldaketekin hasiko da, txapelketako lehen ordezkapena egingo baita. Iñaki Artolak zuntz haustura du eskuin izterrean, eta hiru aste inguru egin beharko ditu jokatu gabe. Oinatz Bengoetxeak ordezkatuko du. Baikok txapelketatik kanpo utzi zuen Bengoetxea VI.a, baina bihar, jokatzeko aukera emango dio. Leitzarra eta Aitor Aranguren Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu enpresakideen kontra ariko dira.

«Pozik» dago Bengoetxea VI.a, lankide baten lesio batengatik bada ere, berriro lehian ariko delako. «Partida ederra da, eta ilusio handia egiten dit. Barruan dudan guztia emango dut eman didaten aukera hau aprobetxatzeko. Argi dut ni ez naizela ordezko bakarra. Asier [Agirre] ere hor dago; oso ondo ari da», esan zuen atzo. 36 urteko aurrelariak aitortu zuenez, «gero eta gehiago» kostatzen zaio gazteekin nor baino nor gehiago aritzea. «Aspaldi barneratu nuen gero eta zailagoa izango dela tokia izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.