Matrikulak irakurriz mugatuko dituzte auto kutsagarriak

Bilboko Udalak adierazi du emisio txikiko eremua «ezinbestekoa» dela airearen kalitatea hobetzeko

2023ko urriaren 31
00:00
Entzun
BILBO. Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak joan den astean onartu zuen etorkizuneko emisio txikiko eremua arautuko duen ordenantza proiektua. Ibilgailu «kutsagarriek eta oso kutsagarriek mugatuta» izanen dute eremu horretan sartzea, zirkulatzea eta aparkatzea. Bilboko Udalak atzo jakinarazi zuen autoen matrikulak irakurriz ziurtatuko dutela arau horiek betetzen direla, eta airearen kalitatea neurtuko duten berrogei gailu ezarriz.

Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzia gaiaz mintzatu zen atzo. Adierazi zuen airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko «ezinbestekoa» dela emisio txikiko eremu bat ezartzea. Gehitu zuen eremua «erraz identifikatzeko modukoa» dela, hiriko errekak berak erakusten baitu noraino hedatzen den.

Baziren, baina, udalaren erabakia zalantzan jarri zutenak: EH Bildu, PP eta Elkarrekin Bilbo. Beren ustez, eremu horrek «muga» efektua izaten ahal baitu. Abeteren erranetan, baina, egin dituzten ikerketek diote ez dela hori gertatuko.

Horrez gain, EH Bilduk adierazi zuen neurria «berandu» datorrela, eta «gogorik gabe» egin dutela. «Ordenantza hau eraginkorra izango dela ziurtatzeko modu bakarra hirigintzarekin eta garraio publikoarekin lotutako beste neurri batzuekin osatzea da», adierazi zuen Maria del Rio EH Bilduko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.