SASKIBALOIA. Ligako partidak izan ziren atzo ACB ligan eta Espainiako Ohorezko Mailan. Baskonia sasoi betean dago oraindik ere. ACB liga eta Euroliga kontuan hartuta, hamargarren garaipena lortu zuen segidan Joan Peñarroyaren taldeak, Obradoirori irabazita. Bederatzi punturen aldeaz gailendu ziren arabarrak: 77-86. Atsedenaldira bederatzi punturen aldearekin iritsi ziren: 32-41. Baina hirugarren laurdenaren amaieran galiziarrak bi puntura gerturatu ziren, eta Baskoniak azken laurdenean erabaki behar izan zuen neurketa.
IDK-k eta Araskik ere irabazi egin zuten. Gernika mendean hartu ostean, gipuzkoarrek bigarren garaipena lortu zuten segidan. Oso nagusi izan ziren Leganesen aurka: 61-92. Atzokoarekin seigarrena dute, eta sailkapenaren erdialdean dira. Araskik, berriz, partida garrantzitsua irabazi zuen Koparako sailkatzeari begira, etxean, Cadi la Seuren kontra: 67-62. Lointek Gernikak Ensinori egingo dio bisita gaur (20:15).
Baskoniak, IDK-k eta Araskik irabazi egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu