Altuna hilabete egongo da jokatu gabe, hatz batean ebakuntza egingo baitiote

2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
PILOTA. Jokin Altunak hilabete inguru egon beharko du jokatu gabe. Aurrelari amezketarrari ebakuntza egingo diote hilaren 26an, nodulu bat baitu ezker eskuko bigarren hatzean. Altuna III.ak uko egin zion igande honetan Erik Jakaren aurka buruz buruko hirugarren eta laugarren posturako partida jokatzeari, eskuetako mina baitzuen. Ez da ariko ere ekainaren 11n Gallartan hasiko den Bizkaia torneoan. Beste hiru jardunaldi jokatuko dituzte, Abadiñon (ekainak 12), Zierbenan (ekainak 18) eta Arrigorriagan (ekainak 19), eta finalak, Bilbon, abuztuan, Aste Nagusian. Bestalde, Aimar Morgaetxebarria 19 urteko atzelari zornotzarrak uztailean egingo du debuta Baikorekin. Morgaetxebarriak bi urterako kontratua sinatu du Bilboko enpresarekin. Zornotzarrak Zaldibarko eta El Diario Vascoko torneoak irabazi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.