Kontuen babesa baldintza dezake Senatuaren erabakiak

2017ko urriaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. 2008ko aurrekontuak norekin hitzartu nahi dituen «aukeratzeko» eskatu diote Iñigo Urkullu lehendakariari Eusko Legebiltzarreko oposizioko alderdiek.

EH Bilduko Maddalen Iriartek bi aukera eman dizkio: «155ekoekin —PPrekin eta PSErekin—, edo erabakitzeko eskubidearen aldekoekin —EH Bildurekin—». Haien babesa airean utzi du, «estatu kolpearekin» gertatzen denaren arabera.

PPko Anton Danboreneak «popularren edo independentisten» artean aukera egiteko eskatu dio Urkulluri. Eta Julen Bollain Elkarrekin Podemosekoak esan du Senatuan gertatzen denaren arabera hartuko dutela haiek euren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.