Jende ez pilatzeko neurriak hartu dituzte Miarritze-Baiona partidari begira

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
ERRUGBIA. Ikusmin handia sortu du larunbatean jokatuko den Miarritze-Baiona partidak (17:30). Irabazlea TOP 14an izango da. Aguileran 5.000 zalerentzako lekua izango da. Baina, kalean jende pilatzea saiheste aldera, Erik Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak neurriak iragarri ditu. Hala, Miarritzeko eta Baionako kaleetan ezingo da edan 16:00 eta 23:00 artean. Horrekin batera, partida ezingo da telebistaz ikusi tabernetan eta jatetxeetan. Angelun, Bidarten, Getarian, Donibane Lohizunen, Ziburun, Urruñan eta Hendaian ere izango da indarrean azken neurri hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.