Berria Txapelketako lehen finala etzi Andoainen

2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Berria Txapelketaren hamazazpigarren ekitaldiaren finalak jokatuko dituzte asteburu honetan. Larunbatean izango da lehena, emakumezkoena. Olatz Arrizabalagak eta Nora Mendizabalek Leire Garairen eta Enara Gaminderen aurka jokatuko dute Andoainen (Gipuzkoa), 12:30ean. Arrizabalagak eta Mendizabalek Miren Larrarte eta Andrea Capellan kanporatu zituzten (22-11), eta Garaik eta Gamindek, Miriam Arraiza eta Naroa Agirre (22-10).

Bestalde, igandean hasiko da Emakume Master Cupeko sanferminetako torneoa, Tafallan (Nafarroa). Lehen finalerdia jokatuko dute Aldai-Mendiburuk eta Larrarte-Erasunek (12:00). Uztailaren 1ean jokatuko dute bigarren finalerdia, Mendabian (Nafarroa): Arrizabalaga-Oses, Garai-Gaminderen kontra (19:00). Uztailaren 9an izango da finala, Labriten (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.