Barriolak mina du eskuin eskuan, eta Merino I.ak ordezkatuko du etzi
PILOTA. Abel Barriolak ez du jokatuko etzi Gasteizen. Leitzako atzelariak mina du eskuin eskuan, eta Aspek atzo jakinarazi zuenez, Miguel Merinok ordezkatuko du. Jokin Altunak, beraz, Merino I.a izango du bikotekide, Iker Irribarriaren eta Beñat Rezustaren aurka jokatzeko. Altuna III.a-Barriolak galdu egin dituzte azken lau partidak, eta horren ondorioz, finalerdietarako sailkatzeko aukera gutxi dute jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu