Meta-ko hamalau proiektuek lortu dute finantzaketa

2019ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
DIRU LAGUNTZAK. Kultur proiektuak sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da Meta; deialdia egin, hautatutako proiektuak finantzaketa kolektiboa lortzeko plataformetan sareratu, eta norbanakoek lortutako dirua bikoizten du gero aldundiak. Azken deialdian 38 proiektu jaso ziren; horietatik hamalauk egin zuten aurrera, eta guztiek lortu dute finantzaketa helburua; denera 146.808 euro lortu dituzte norbanakoek, eta 70.000 euro jarri ditu aldundiak.

Finantzaketa lortuta, datorren urtean garatuko dira hamalau proiektuak. Hauek dira horietako batzuk: Gipuzkoako memoria bakezalea artxiboa, Errautsak hauspotzen liburu-dokumentala, Plastic Family komikia, Izadi Eskola Librea, Kamerata EusKdivarius ganbara orkestra eta Faster, puxika! beldurrezko film laburra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.