Lau euskal herritar pistako Munduko Txapelketan

2019ko otsailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Gaurtik igandera jokatuko dute pistako Munduko Txapelketa, Pruszkowen (Polonia). Lau euskal txirrindulari ariko dira: Tania Calvo, Juan Peralta, eta Ana eta Irene Usabiaga. Calvo taldekako (gaur) eta banakako (bihar) abiaduran eta 500 metrokoan (larunbatean) lehiatuko da; Peralta, taldekako abiaduran (gaur), keirinean (bihar) eta banakako abiaduran (larunbatean); Ana Usabiaga, omniunean (etzi); eta Irene Usabiaga, skratchean (gaur) eta puntuazioan (igandean).

Bestalde, Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi zuen Arabiar Emirerri Batuetako hirugarren etapa, atzo. Primoz Roglicek (Lotto-Jumbo) da oraindik lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.