Zuloaga, Barrueta eta Guinea, Arte Ederren Museora

Instituzioetako ordezkariak, atzo, dohaintzan jasotako margo batekin. M.R. /FOKU.
2022ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
ARTEA. Bilboko Arte Ederren Museoak XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal artearen bilduma zabaldu du, hiru margolari esanguratsuren lan bana dohaintzan jasota. Bilduma pribatuetatik eskuratu ditu lanak, eta hauexek dira: Ignacio Zuloagaren Picador gitano (1903), Anselmo Guinearen La salla del maiz (1893) eta Benito Barruetaren Autorretrato (1905 ingurukoa). Zuloagaren obrarekin zezenketen gaia lehen aldiz heldu da museoaren bildumara; Guinearena lan garrantzitsutzat hartua da, Paristik bueltan margotu eta modernitatearekin bat egin zuela erakusten duelako; eta Barruetarena, berriz, museoak aurretik duen haren obra ugarira batu da. Hiru koadroak Arte Ederretako eraikinaren beheko solairuan jarri dituzte ikusgai, martxoaren 27ra arte, eta, bitarte horretan, eskuratutako obren eta haien egileen gaineko hiru hitzaldi antolatuko ditu museoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.