TKEk gaztelaniaz egitera derrigortu du arraunlari bat

2021eko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
ARRAUNA. EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek salatu duenez, Traineru Kluben Elkarteak gaztelaniaz egitera behartu nahi izan zuen Donostiarrako arraunlari bat, bere borondatearen aurka. Lekeition jokatutako estropaden ostean izan zen, uztailaren 25ean. Elkarrizketa egin aurretik, TKEko langileek arraunlariari jakinarazi zioten adierazpenak euskaraz eta gaztelaniaz egin behar zituela. Arraunlariak ezezkoa erantzun zien: «Nik euskaraz bakarrik egin nahi nuela adierazi nien, eta ezezkoa jaso nuen». Arraunlariak, berriz, esan zien arazoa ez zela «hizkuntza»,«printzipio kontua» baizik. Azkenean, arraunlariak erabaki zuen elkarrizketa ez egitea. EHEk «onartezintzat» jo du gertatutakoa, eta hizkuntza eskubideen «urraketa larria» dela deritzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.