Kukai Etiopioan izan da lankidetza egitasmo batean

2018ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
DANTZA. Gipuzkoa Foru Aldundiak 2017an abian jarritako egitasmo bat da Coopera, eta garapenerako lankidetza sustatzea du xede, bereziki lankidetza esparruan aritzen ez diren baina Gipuzkoan eta Gipuzkoatik kanpo oso sustraituta dauden erakundeetan. Kukai dantza taldeak garatu du proiektu horietako bat Etiopiako Destino Dance Company taldearekin batera.

Destino Dance Company 2014an sortu zuten bi dantzari profesionalek, Addisu Demissie eta Junaid Jemal Sendi etiopiarrek. Umetan Addis Abebako kaleetan lan egin zuten biek. «Artea da mundua aldatzeko armarik indartsuena, eta guk dantza erabili nahi dugu gure herria garatzeko», esan zuten atzo Donostian egindako agerraldian.

Kukai konpainia Addis Abbeban izan zen duela hilabete batzuk. Orain, elkarlana prestatuko du Destino Dance Companyrekin batera, 2018an. «Sormena gizarteratzeko baliabide garrantzitsua da», Jon Maya Kukai konpainiako zuzendari eta dantzariaren aburuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.