Greba egun gehiago Bidasoa inprimategian
    ZESTOA. Bidasoa inprimategiko beharginek greba egun gehiago egingo dituzte. Hilaren 8an eta 9an lanuztea egin ondoren, 15erako eta 16rako ere grebara deitu dute. «Konponbiderik ez badago», otsailaren 22tik aurrera greba mugagabera deitu dute. Langileek eskatzen dute lan baldintzak hobetzea. Azken bost urteetan soldata izozturik eduki dutela nabarmendu dute, eta erosteko ahalmena galdu dutela. «Kontuan edukita batez besteko soldata 1.200 euro dela, ez zaigu beste mundukoa iruditzen KPIa gehi 40 euro eskatzea». Horrez gain, urtean bederatzi egun gutxiago lan egin nahi dute, eta egutegi aldaketen berri hamar egun lehenago jakin ahal izatea.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            