Uztailean EBko kanpo mugak irekitzen hasiko dira

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
BRUSELA. Europako Batzordeak atzo jakinarazi zuen uztailetik aurrera kanpo mugak irekitzen hastea aurreikusten duela, Batzordeko estatu kideen arteko murrizketak amaitzen direnean. «Hurrengo erronka garrantzitsua zera izango da, nola jokatu EBko kanpo mugen murrizketekin. Estatu kideen artean adostasun handia dago: lehenik eta behin, barneko mugak ireki behar ditugu, eta, gero, kanpokoekin hasi», adierazi zuen atzo Ylva Johansson Barne komisarioak. Hala, esan zuen espero duela Schengen eremuan libre mugitu ahal izatea hil amaierarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.