Asteartean argituko dute futbolariek greba egingo duten

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Emakume futbolarien Espainiako lehen lan hitzarmena adosteko elkarrizketakez atzera eta ez aurrera geratu eta gero, AFE futbolarien sindikatuak bilera batera deitu ditu Lehen Mailan jokatzen duten taldeetako kapitainak. Negoziazioen egoeraren berri jakingo dute, eta zer neurri hartuko dituzten adostuko dute.

Bilera asteartean egingo dute, 16:00etan, Madrilen. Aztertuko dute, besteak beste, grebara jotzeko aukera. Duela urtebete hasi zituzten negoziazioak, eta lanaldiaren iraupenean dute traba nagusia. Futbolariek %75 izatea eskatzen dute;kluben elkarteak, berriz, jardun erdian jartzen du muga.

Sindikatuak babes osoa agertu die jokalariei. «Futbolariak eskatzen ari direna gutxieneko eskubide batzuk dira. Bai langile, baita kirolari moduan ere errespetu guztia merezi dute. Berdintasuna ez da ameskeria bat, baizik eta baliatua eta aldarrikatua izan behar duen eskubide bat. Sindikatuak horren alde egingo dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.