Gilbertek irabazi du Vueltan, eta Quintana bigarren jarri da

Txirrindulari kolonbiarra eguneko ihesaldian sartu da, eta Primoz Roglic liderra 2.29ra dauka orain

Gilbertek irabazi du Vueltan, eta Quintana bigarren jarri da.
2019ko irailaren 12a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Haizeak eta Movistar, Sunweb eta Deceuninck-Quick Step taldeen ahaleginak triskantza eragin zuten atzo Espainiako Vueltako 17. etapan. Hiru talde horiek ederki baliatu zituzten haize-babesak tropela hausteko. 30 txirrindulari baino gehiagok egin zuten aurrera, tartean Nairo Quintana (Movistar) seigarren sailkatua eta Wilco Kelderman (Sunweb) zortzigarrena. Atzean, bakarrik geratu ziren Primoz Roglicen Jumbo eta Tadej Pogacarren UAE. Taldekako erlojupekoa bilakatu zen etapa, eta lehia horretan aurrekoak nagusitu ziren. Hori bai, Astanari esker, etapa salbatu zuen Jumbok. Helmugan, Deceuninck-Quick Stepi ezin hobeto atera zitzaion apustua, Philippe Gilbertek irabazi baitzuen, azken metroetan Sam Bennetti (Bora) aurrea hartuta. Bigarren garaipena du. Bi segundora iritsi zen Kelderman, eta hamarrera Quintana. Roglic, Alejandro Valverde eta Pogacarren tropela bost minutu pasatxora ailegatu zen. Sailkapen nagusian, Quintana bigarren da orain, Roglicengandik 2.24ra.

Gaur Madrilgo mendietan lehen etapa jokatuko dute. Lehen Mailako lau gain igoko dituzte. 26 kilometro daude azkenaren tontorretik helmugara. Atzokoaren ostean, badago Vuelta. Movistarrek ez du azken hitza esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.