Europan bizirik jarraitu nahi dute bi euskal taldeek

2022ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Gaur jokatuko dute IDK-k eta Gernikak Eurokopako bosgarren jardunaldia. Gipuzkoarrek Txekiara egingo dute bidaia Zabiny Brnoren aurka jokatzeko, eta hurrengo fasearekin amesten jarraitzeko neurketa garrantzitsua izango da, galduz gero lehiaketatik kanpo geldituko liratekeelako. 11 punturen aldeagatik irabazi zuen Azu Muguruzaren taldeak Gaskan jokatu zen joaneko partidan, eta emaitza berritzera irtengo dira kantxara.

Gernikak ere gogotik borrokatu beharko du azken bi jardunaldietan hurrengo faserako sailkatzeko. Anna MontaƱanaren taldeak Venezian (Italia) jokatuko du, multzoko liderraren etxean. Halere, begi bat Alemanian izango dute, Estudiantesek bertan jokatuko baitu multzoko beste partida. Bestalde, jokalari bat fitxatu berri duela iragarri zuen atzo Bizkaiko taldeak: Patricia Bura. Pibota Hungariako Ligako Cegled taldetik iritsi da, eta Kroaziako selekzioarekin jokatzen du. Ez du inoiz Espainiako Ohorezko Mailan jokatu, baina eskarmentu handia dauka Europako hainbat ligatan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.