Igandean Gijonen irabaziz gero, Bera Bera txapeldun

Mariane Fernandes. GORKA RUBIO / FOKU.
2022ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKUBALOIA. Kolpe latza hartu berri du Super Amara Bera Berak Espainiako Kopan. Kolpe latza, etxeko taldea baitzen, baita faborito nagusia ere. Baina Atletico Guardesek kanporatu zuen finalerdietan. Zorionez, asteburu honetan bertan arindu dezake kolpea, eta ez edonola, Espainiako Ohorezko Mailako liga irabazi baitezake zortzigarrenez, hirugarrenez jarraian.

Txapeldun izateko, Bera Berak Gijonen (Espainia) irabazi beharra du (18:00, TDP). Hori egin ezean, gutxienez beste astebete itxaron beharko du. Lau jardunaldi falta direla, donostiarrek zazpi puntu ateratzen dizkiote bigarren sailkatuari, Malagari, eta zortzi hirugarrenari, Gijoni. Malagarekin galdua du puntu aldea; beraz, berdinduta oraindik Espainiako taldeak aurrea har liezaioke: falta zaizkion lau partidak irabazi beharko lituzke, eta Bera Berak azken hirurak galdu. Ez dirudi Imanol Alvarezek entrenatutako taldeak halako txakalaldia izan dezakeenik, partida bakarra galdu baitu, Malagaren aurka. Espainiarrak ez dira ariko asteburuan, Europako Kopako finalaren joanekoa baitute igandean, Ro'Casaren pistan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.