Koronabirusa

Krisi gogorragoa eta luzeagoa espero du NDFk

SHAWN THEW / EFE.
2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Bi hilabete eskasean zahar geratu dira Nazioarteko Diru Funtsaren iragarpenak. Koronabirusari aurre egiteko konfinamenduak, eta, horiek bukatuta, enpresak eta herritarrak gasturako erakusten ari diren zuhurtziak uste baino kolpe handiagoa emango diote ekonomiari. Mundu osoko BPGa %4,9 da txikitzekoa aurten, eta apirilean iragarritakoa baino 1,9 puntu gehiago. Gainera, 2021ean ere gutxiago haziko da: %5,4 (lau hamarren gutxiago).

Herrialde aberatsek hartuko dute proportzionalki kolperik handiena, eta haietan okertu du gehien aurreikuspena, batez ere Frantziari (%12,5eko jaitsiera, bost puntu gehiago) eta Espainiari (%12,8, 4,8 puntu gehiago) dagokienez. Oro har, 2021 amaieran 2020 hasieran baino %5 txikiagoa izango da BPGa herrialderik aberatsenetan, eta, asko zorpetuko direnez, finantza merkatuekin adi egon beharko dutela gogorarazi die Rita Gopinath NDFko ekonomisten buruak.

Edonola ere, Gopinathekkezka berezia azaldu du herrialderik behartsuenetako herritar pobreenekiko. «Kolpe latza jasango dute, eta muturreko pobrezia txikitzeko egindako aurrerapenak arriskuan jarriko dira». 1990ean, munduko biztanleen %35 bizi ziren egunean 1,90 dolarrekin baino gutxiagorekin, eta %10 baino gutxiago dira orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.