Graeme Gibson idazle kanadarra hil da, 85 urterekin

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
LITERATURA. 1934an, Kanadako London hirian jaio zen Gibson. Five Legs (1969), Communion (1971) eta Gentleman Death (1993) nobelak idatzi zituen, besteak beste, baita elkarrizketa liburu bat ere, Eleven Canadian Novelists (1973), zeinetan Alice Munro eta Margaret Atwood elkarrizketatu zituen, besteak beste. Atwood eta Gibson bikote ziren, eta, lehenak joan den astean plazaratutako liburuaren aurkezpenagatik, Londresen ziren biak egunotan. Han hil da Gibson, familiak berri eman duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.