Altuna III.a osatu da, eta Gasteizko torneoan jokatu egingo du gaur

2022ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Jokin Altuna albiste on baten erdigunean jarri zen atzo. Izan ere, jokatzeko moduan dagoela ondorioztatu zuen Leitzan goizean egindako proban. Horrenbestez, gaur Gasteizen ariko da, Ogetan, Andre Maria Zuriaren torneoko bigarren finalerdian (17:00). Min hartu zuen ezker sorbaldan uztailaren 29an, Getarian (Gipuzkoa). Gaur, Zabaleta izango du bikote, eta kontrario, berriz, Ezkurdia eta Rezusta. Garaileek zain izango dute lehen finalerdiko garailea etziko finalean: Laso-Imaz. Herenegun gauean, Artola-Albisuri irabazi zieten (22-16).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.