Espainiako ligetako egutegia zozkatu dute

2022ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Espainiako Lehen eta Bigarren Mailako euskal taldeek badute ligako egutegiaren berri. Lehen Mailan, abuztuaren 14an jokatuko dute lehen jardunaldia, eta partida hauek izango dituzte: Athletic-Mallorca, Osasuna-Sevilla eta Cadiz-Reala. Azken jardunaldia ekainaren 4an jokatuko dute, eta partida hauek izango dituzte: Reala-Sevilla, Real Madril-Athletic eta Osasuna-Girona.

Hamabi derbi jokatuko dituzte, eta jarraian izango dira lehen itzulikoak, urteko azken jardunaldian (abenduak 31) eta 2023ko aurreneko bietan (urtarrilak 8 eta 14): Reala-Osasuna, Athletic-Osasuna eta Reala-Athletic. Azaroaren 9tik abenduaren 31ra ez da partidarik jokatuko, Munduko Kopa jokatuko baitute Qatarren, azaroaren 21etik abenduaren 18ra.

Bigarren Mailan, berriz, Eibar-Tenerife eta Leganes-Alaves izango dira lehen partidak, eta Huesca-Eibar eta Las Palmas-Alaves azkenekoak. Azaroaren 20an jokatuko da lehen derbia, Ipuruan, eta otsailaren 5ean bigarrena, Mendizorrotzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.