Gaizka Garitano: «Pozik eta ilusioz nago»

2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
FUTBOLA. «Pozik eta ilusioz» dago Gaizka Garitano Eibarrera itzulita eta beste proiektu bat abian jarrita. Halaxe aitortu du klubak egin dion elkarrizketa batean. Argi du lehentasuna: «Talde bat osatzea, eta talde horrek Lehen Mailara itzultzeko ilusioa eta gosea izatea. Baita proiektu horrek jendearengan ilusioa eragitea ere». Haren ustez, «abantaila» da klubeko beste garaietako jendea ezagutzea, eta «prest» dago haiekin eta berriekin «bide berri bat hasteko».

Kluba «asko» hazi zela dio, eta ez duela antzik 2015ekoarekin. Eguneroko helburuak izan behar dituztela azaldu du. Igotzeko «aukera» dutela dio: «Orduan, aurrekontu txikienarekin igo ginen, eta, orain, baliabide gehiago ditugu». Hala ere, azpimarratu du dena ez dela dirua, eta «igotzeko ilusioa» izan behar dutela. «Amorebietak duen ilusioa izan behar dugu. Gaizki goaz ez badugu umiltasunik, goserik eta proiektu bat azkeneraino eramateko grinarik. Hori da garrantzitsuena. Oker gaude pentsatzen badugu Lehen Mailatik jaitsi garenez nahitaez goian egongo garela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.