Lan erreformari buruzko barne bilera, gaur

2021eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
MADRIL. PPren garaiko lan erreformaren erreformari bultzada eman nahi dio aste honetan Espainiako Gobernuak. Urte amaierarako lotu nahi du, hori baita EBren funtsen bigarren ordainketa jaso ahal izateko baldintza bat. Bihar du bilera CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOEren patronalarekin, baina aurretik etxe barruko lanak egin behar ditu koalizio gobernuak. Gaur bertan Moncloara deitu ditu Pedro Sanchez gobernuburuak Yolanda Diaz Lan ministroa eta Nadia Calviño Ekonomiakoa. Diaz, UP Unidas Podemoskoa, lan araudia asko aldatzearen aldekoa da; Calviño, berriz, PSOEko adar sozioliberalekoa da, eta orrazketa arinak hobetsi ditu. Sindikatuek eskatu dute orain arte Diazekin negoziatutako puntuei eustea, baina beldur dira Calviño urardotzen saiatuko ote den, CEOEren baiezkoa erakartze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.