27 urteko gizonezko bat hil da auto istripu batean, N-634 errepidean

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ERMUA. 27 urteko gizon bat eta haren txakurra hil ziren auto istripuz Ermuan (Bizkaia), igande gauean, Ermura sartzeko N-634 errepidean. Autoak sarbideko biribilguneetako bat zeharkatu zuen gainetik, tuneletik atera bezain laster, eta errepidearen hesi bat jo zuen. Gidaria istripuan bertan hil zen. Lekuko bat eta zenbait ertzain hura suspertzen saiatu ziren, «baina ez zuen bizi konstanterik»; istripua izandako gunera bertaratutako osasun langileek haren heriotza baieztatu zuten. Bizkaiko trafiko unitateak abian jarri du atestatu bat, gertatutakoa ahal bezain laster argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.