OMEk azaldu duenez, «endemiak» esan nahi du gaitz bat beti dagoela toki batean

2022ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
GENEVA.Pandemia hitzaren ondoan, endemia usu aipatu da azkenaldian, izurriaren fase arinago bati erreferentzia egiteko, baina OME Osasunaren Mundu Erakundeak esan du alderaketa hori ez dela ona: gaitz bat «endemikoa» izateak esan nahi baitu beti dagoela toki batean. Oroitu du hiesa eta malaria, adibidez, endemikoak direla eta milaka pertsona hiltzen dituztela. «Helburuak izan behar du, ahal bada, COVID-19ak ez inor hiltzea», adierazi du OMEko buru Mike Ryanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.