Sozialdemokratak dira faboritoak gaur Danimarkako hauteskundeetan

2019ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
KOPENHAGE. Inkestek aldaketa politikoa iragartzen dute Danimarkan, gaurko hauteskundeen osterako: Sozialdemokratak lirateke garaile, eta ezkerreko alderdiek botoen %55 jasoko lituzkete. Hartara, 2015ean ez bezala, gobernua osatu ahalko lukete Sozialdemokratek. Duela lau urte, bi alderdi liberalek gobernua osatu zuten, DF Danimarkako Alderdi Popularra eskuin muturrekoaren babesarekin. Baina, inkesten arabera, DFk galera handia jasanen du, eta eskuinak gehiengora ailegatzeko behar duten palanka galduko du.

DFk liberalen eta kontserbadoreen gobernuak bermatu ditu 2001az geroztik —2011-2015 aldian Sozialdemokratek agindu zuten—, immigrazio gaietan irizpide xenofoboak aplikatzearen truke. 2015eko bozetan, gainera, bigarren indarra izan zen. Behera egingo balu ere, Europako eskuin muturreko alderdien artean erreferentzia izan da DF, eta lortu du bere agenda hedatzea. Gaur egun Sozialdemokratek ere ez dute zalantzan paratzen immigrazio politikak murriztaileagoa izan behar duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.