Su-etena hasiko da gaur, gobernuaren eta ELNren artean

2017ko urriaren 1a
00:00
Entzun
BOGOTA. Kolonbiako ELN Nazioa Askatzeko Armadak 53 urte bete ditu, eta ez du sekula su-etenik adostu Kolonbiako Gobernuarekin. Gauerdian hasiko da bien arteko lehen su-etena, aurreko irailaren 4an horretarako akordioa lortu eta gero. Gutxienez 2018ko urtarrilaren 9ra arte iraungo duen bake tarte hori —101 egun— mugarria izango da otsaila geroztik bi aldeek Quiton (Ekuador) hasi zituzten bake elkarrizketetan. Juan Manuel Santos presidenteak berretsi du Armadari eta Poliziari agindua eman diela ELNren aurkako operazio guztiak bertan behera uzteko. ELNek ere su-eten agindua emanda duela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.