Elgoibarko Krosak atleta bikainak bilduko ditu

Selemon Barega, Elgoibarren. EFE.
2023ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Igande honetan jokatuko da Elgoibarko (Gipuzkoa) Nazioarteko Krosaren 79. ekitaldia (09:30etik 14:00etara). Euskal Herrian egiten den kros garrantzitsuena da, eta munduko onenetako bat. Horren ospe handia du, ezen atleta bikainak aritzen baitira urtero Mintxetako zirkuituan.

Bikaina izango da aurten ere lehiatuko diren atleten zerrenda. Zenbait izen nabarmentzen dira guztien artean: gizonezkoetan, Selemon Barega (2018an irabazle Elgoibarren, eta olinpiar txapelduna 10.000 metrokoan) eta Addisu Yihune (bigarren iaz) etiopiarrak, eta Birhanu Balew bahraindarra; eta, emakumezkoetan, Edinah Jebitok (irabazle iaz) eta Margaret Chelimo Kipkemboi kenyarrak eta Francine Niyonsaba burundiarra, besteak beste.

Bestalde, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia beste urtebetez egongo da Munduko Atletismo Federazioaren errepideko lasterketa onenen egutegian. Martxoaren 25ean jokatuko da lasterketaren 30. ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.