Poliziaren biktimen legea aldatzeko taldea osatu dute

2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak atzo onartu zuen lantalde bat osatzea, hark azter ditzan Polizia gehiegikerien biktimen legeari egin beharreko aldaketak. Talde politikoek 28 zuzenketa aurkeztu dituzte: EH Bilduk, hamazazpi; Elkarrekin Podemosek, sei eta PPk, bost. Arauaren helburua da 1976 eta 1999 artean «motibazio politikoko indarkeria egoeran» gertaturiko giza eskubideen urraketak aitortzea eta urraketa horien biktimei ordaina ematea.

Legea 2016ko uztailean onartu zuten, baina Espainiako Gobernuak, artean Mariano Rajoy presidente zela, helegitea aurkeztu zuen, eta behin-behinean baliogabe utzi zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Pedro Sanchezen gobernuak eta Jaurlaritza ados jarri ziren iaz, helegitea erretiratzearen truke legean aldaketak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.